EUSKARA / CASTELLANO

KONTAKTUA

Orientabide eta tutoretza

Gizartean nahiz ikastetxean bertan aurkitzen dugun aniztasunari erantzuna ematen diogu

Helburua

Ikasleak egungo gizarterako behar dituzten konpetentziekin eta baloreekin prestatzea.


Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, eta hezkuntza-jardueran sartuta dago. Ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea da orientabidearen helburua eta hori burutzeko dago tutoretza plana eta tutorea.

Tutoretza-lanaren helburua da ikasleak bere burua ezagutu dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila eta bere etorkizunari buruzko erabakiak hartzen ikas dezala.

Gure helburu nagusietako bat, gizartean nahiz ikastetxean bertan aurkitzen dugun aniztasunari erantzun egoki bat ematea da, arreta pertsonalizatua eskaintzea eta aldi berean aniztasunari trataera egoki bat ematen saiatzea , eskola inklusiboa sortzeko bidean.Funtzio honetan eragile ezberdinek inplikatu behar dute, irakasleek, tutoreek, orientatzaileak, laguntza irakasleek, hezkuntza premia berezitako espezialistek eta laguntzaileek, baita gurasoek ere beti ere modu koordinatu batean.


Orientazio departamentuko partaideak


Egokia den kasuetan eta tutorearen laguntzarekin banakako neurri terapeutikoak, laguntza psikopedagogikoa eta berreskuratze planak ezarriko dira eta banakako jarraipena egingo da.

DBH ko ikasleek Lanbide orientazioan bai orientatzaileak eta bai tutoreak parte hartzen dute. Nortasun froga desberdinak eginda, ikasleek orientazioan diseinatutako programa informatiko bat erabiliko dute.

Orientazio hitzaldiak emango dira ikastetxean guraso eta ikasleentzako eta orientatzailearekin elkarrizketa bat egiteko aukera dago.

Halaber, tutoreak beharrezkoa dela egitea uste badu, taldeko frogak egiten ez dituzten ikasleen ebaluazioa eta balorazioa egingo da.

Kontaktuan jarri:



BENTADES IKASTETXEA
 Bentades kalea 7, 48100 Mungia
 946 740 137
 bentades@bentadesikastetxea.com
500x500