EUSKARA / CASTELLANO

KONTAKTUA

DBH

Derrigorrezko bigarren hezkuntza

12 urtetik 16 urtera arteko etapa da eta honekin bukatzen da Oinarrizko Irakaskuntza.

Derrigorrezko azken etapa honetan (12-16) ikasleak garrantzi handiko etapa batean aurkitzen dira. Haurtzaroa utzi eta nerabezaroan sartzen dira. Fase honetan aurkikuntza eta eskuraketa handiak egiten dira. Erabaki garrantzitsuak hartu beharko dituzte, ikasketak norantz bideratu... Ikastetxeak heldutasun prozesu horretan lagundu ahal izateko ikasleen -ikasle bakoitzaren- erabateko garapena (integrala) bultzatuko du, maila intelektualean, afektibo-emozionalean, psiko-sozialean eta fisiko sexualean. Ikasle irekiak, libreak eta kritikoak hezteaz gain, gizartean beharrezkoak diren balioak bultzatuko direlarik.

Laugarren kurtsoaren amaieran Derrigorrezko Hezkuntzaren amaiera izanik, euren lehenengo Graduatu Titulua eskuratzen dute. Etapa honetan tutoretzak garrantzi berezia hartzen du garai honetan erabakitzen baita ikaslearen orientazio akademiko-profesionala, besteak beste, Batxilergoko edo Heziketa Zikloko ikasketak egingo dituzten.



Kontaktuan jarri:



BENTADES IKASTETXEA
 Bentades kalea 7, 48100 Mungia
 946 740 137
 bentades@bentadesikastetxea.com
500x500