EUSKARA / CASTELLANO

KONTAKTUA

Albisteak

Ikastetxearen informazioa

13/02/2019

Fruta Exotikoen Tailerra

Gastronomia Baskaren eskutik itsuka fruta exotiko desberdinak ukitu, usaindu eta dastatu ditugu DBH3ko ikasleekin.

 

Gure inguruko sapore, usain eta textura barriak probatzeko aukera paregabea.

ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


30/01/2019

Bilboren ikurrak ezagutuz

Urtarrilak 23an, Bilbo munduan zehar ezaguna egin duten ikurren historioa bizitzen joan ginen DBH 2ko ikasleekin.

 

Lehenik Athletic-en museoa ikustera joan ginen, taldearen sorrera, bilakaera, une onak eta txarrak ezagutzeko.

Gero San Mames futbol zelaiatik bisita gidatu bat egin genuen. Kasetari izan ginen, futbolari, entrenatzaile eta VIP pertsona, zelaiaren toki berezi guztiak ikusi ahal izan genituen eta.

 

Egunaren bigarren zatian Bilboko itsas museoa bisitatu genuen. Bertan, Bilboko portuaren lehen urratsak eta etorteko daudenak ezagutu genituen, munduan Bilbok hartu duen garrantziaz ohartzeko.

 

Egunaren helburua bete genuen: gure jatorriaz jabetu, etorkizunaren oinarria

 ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


24/01/2019

Bilboko alde zaharra

Pasa den Urtarrilaren 23an DBH1eko ikasleak Bilboko alde Zaharrean egon gara Bilbo Hiriaren historia ikasten.

 

Irteera honetan gida batekin Bilboko Zazpi kaleetatik zehar ibili ginen eta hauen sorreraren inguruko pasarte ugari azaldu zizkigun.

 Argazkiak

Albiste osoa ikusi


22/01/2019

BIDE HEZIKETA 1. maila

Urtarrilak 17an, 1.mailako ikasleek praktikan jarri dituzte gizarteko arloan bide hezkiketari buruz ikasi dutena, bizitza errealera eramanez ariketa honen bidez.

BIDEOA

Albiste osoa ikusi


21/01/2019

Talo tailerra

Pasaden astean, abenduak 20, 5. mailako ikasleak taloa egiten aritu ginen. Taldeka talo asko egin ditugu eta gozo-gozo egon dira guk sukaldatutakoak!!

 

Hurrengoan kideontzako egiten animatuko gara!

 Argazkiak

Albiste osoa ikusi


08/01/2019

GABONAK 2018

Ikastetxeko ikasleek Olentzeroren bisita jaso dute. Egun honetan ataratako argazki eta bideoak ikusgai dituzue MULTIMEDIA GUNEAN.

Gustokoa izatea espero dogu!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!

Albiste osoa ikusi


17/12/2018

Mimarte proiektua

Pasa den abenduaren 12an DBH 1eko ikasleek Peter Roberts mimoaren bisita jaso zuten eta "Mimarte" antzezlana ikusi ahal izan zuten, alkoholaren kontsumoarekin datozen arriskuetako batzuk ezagutzeko.

 ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


14/12/2018

Izenadubara bisita

Pasadan asteazkenean, abenduak 12, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Olentzeroren etxera joan dira. Bertan euskal mitologiako pertsonai ezberdinak eta haien istorioak ezagutu dituzte eta baita Olentzero ere. Oso ondo pasatu dute eta iluzio askoz.

 ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


10/12/2018

OGI-TAILERRA LH3

Lh3-ko ikasleek, ogi-tailerra egin dugu eskolako jantokian.

 

Ogi desberdinen ezaugarriak eta elikagaiak zeintzuk diren ezagutu ditugu.

 

Bukatzeko, ogia zelan egiten den ikasi dugu.

 ARGAZKIAK

Albiste osoa ikusi


05/12/2018

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA eta EUSKARAREN ASTEA

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Euskal Herri osoan, eta gure ikastetxean ere halaxe izan da.

Baina Euskararen Egunerako prestatzeko, aurreko aste osoan “Euskararen Astea” izan dugu. Hainbat sorpresa eta ekintza izan ditugu aurten ere! Has gaitezen bada, gauza horiek komentatzen:

 

Haurtzaindegian eta Haur Hezkuntzan:

Matxin pirataren bisita izan dute eta honek marrazki bat eman die oparitzat! Zein ausartak izan diren gure eskolako txikitxoenak!

 

Lehen Hezkuntzan:

Hiru egunetan eta zikloka, patioko jolasak egin dituzte eta arratsaldean guztiontzako euskal-dantzak prestatu dituzte. Dantzari apartak izan dira!

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:

Ipuin kontalariak izan dira eta Haur Hezkuntzako ikasleei “Peter Pan”, “”Zazpi antxumeak” eta “Edurnezuri”ren ipuinak kontatu dizkiete antzerki eta guzti! Itzelezko aktoreak izan dira!



Eta asteari bukaera emateko, Euskararen Eguna ospatzea bakarrik falta zitzaigun!!!

Gure musikako irakasleak sortuta eta LH6ko ikasleen ahotsen laguntzarekin, eskolako abestia izango dena abestu digute! Zoragarria eta zirraragarria izan da!

EUSKARALDIAn guztiz murgilduta egonik, ezin falta zitekeen horrekin lotutako ekintzaren bat. Hori dela eta, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek “ahoa bizi belarriak prest” abestia abestu eta dantzatu dute!

Hortik aurrera, etapa bakoitzak bere jarduerak izan ditu egiteko: HHkoek aurpegiak margoztu dituzte (ahobizi eta belarriprest marrazkiekin) eta hormairudi erraldoi bat egiten egon dira patioan.

 

LHkoak herri-kirolak eta euskal-gynkana bat egiten dute. Horretaz aparte, 6.mailakoek Etxahun Lekue bertsolariarekin prestatutako bertso saio bat egin dute guztien aurrean. Itzela!

 

DBHkoek, tailer desberdinak izan dituzte egiteko: dantza-tailerra, antzerki-tailerra eta bertso-leihaketa bat ere egin dute. Egunaren amaieran, DBH4ko ikasleak “zanpantzarrez” mozorrotuta desfile bat egin dute patiotik! Eta amaitzeko euskal-dantza bat dantzatu dute! A ze nolako erritmoa!

 

Guzti hau, txistorra hamaiketakoarekin eta etengabeko erromeria musikarekin egin dugu erritmorik ez galtzeko!

 

Eta egunari bukaera emateko, arratsaldean, geletan, euskarazko filmak ikusten eta jolasak egiten aritu dira.



Munduan ibili, eta euskara erabili!

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK

Albiste osoa ikusi





Kontaktuan jarri:



BENTADES IKASTETXEA
 Bentades kalea 7, 48100 Mungia
 946 740 137
 bentades@bentadesikastetxea.com
500x500