EUSKARA / CASTELLANO

KONTAKTUA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA eta EUSKARAREN ASTEA

05/12/2018

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Euskal Herri osoan, eta gure ikastetxean ere halaxe izan da.

Baina Euskararen Egunerako prestatzeko, aurreko aste osoan “Euskararen Astea” izan dugu. Hainbat sorpresa eta ekintza izan ditugu aurten ere! Has gaitezen bada, gauza horiek komentatzen:

 

Haurtzaindegian eta Haur Hezkuntzan:

Matxin pirataren bisita izan dute eta honek marrazki bat eman die oparitzat! Zein ausartak izan diren gure eskolako txikitxoenak!

 

Lehen Hezkuntzan:

Hiru egunetan eta zikloka, patioko jolasak egin dituzte eta arratsaldean guztiontzako euskal-dantzak prestatu dituzte. Dantzari apartak izan dira!

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan:

Ipuin kontalariak izan dira eta Haur Hezkuntzako ikasleei “Peter Pan”, “”Zazpi antxumeak” eta “Edurnezuri”ren ipuinak kontatu dizkiete antzerki eta guzti! Itzelezko aktoreak izan dira!



Eta asteari bukaera emateko, Euskararen Eguna ospatzea bakarrik falta zitzaigun!!!

Gure musikako irakasleak sortuta eta LH6ko ikasleen ahotsen laguntzarekin, eskolako abestia izango dena abestu digute! Zoragarria eta zirraragarria izan da!

EUSKARALDIAn guztiz murgilduta egonik, ezin falta zitekeen horrekin lotutako ekintzaren bat. Hori dela eta, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek “ahoa bizi belarriak prest” abestia abestu eta dantzatu dute!

Hortik aurrera, etapa bakoitzak bere jarduerak izan ditu egiteko: HHkoek aurpegiak margoztu dituzte (ahobizi eta belarriprest marrazkiekin) eta hormairudi erraldoi bat egiten egon dira patioan.

 

LHkoak herri-kirolak eta euskal-gynkana bat egiten dute. Horretaz aparte, 6.mailakoek Etxahun Lekue bertsolariarekin prestatutako bertso saio bat egin dute guztien aurrean. Itzela!

 

DBHkoek, tailer desberdinak izan dituzte egiteko: dantza-tailerra, antzerki-tailerra eta bertso-leihaketa bat ere egin dute. Egunaren amaieran, DBH4ko ikasleak “zanpantzarrez” mozorrotuta desfile bat egin dute patiotik! Eta amaitzeko euskal-dantza bat dantzatu dute! A ze nolako erritmoa!

 

Guzti hau, txistorra hamaiketakoarekin eta etengabeko erromeria musikarekin egin dugu erritmorik ez galtzeko!

 

Eta egunari bukaera emateko, arratsaldean, geletan, euskarazko filmak ikusten eta jolasak egiten aritu dira.



Munduan ibili, eta euskara erabili!

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK




Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Kontaktuan jarri:



BENTADES IKASTETXEA
 Bentades kalea 7, 48100 Mungia
 946 740 137
 bentades@bentadesikastetxea.com
500x500