EUSKARA / CASTELLANO

KONTAKTUA

El Pobal eta Sopuerta Abentura

26/11/2018

2018ko azaroaren 21ean El Pobaleko burdinolan eta Sopuerta Abenturan izan dira DBH 3ko ikasleak.

 

Hasteko, El Pobaleko burdinola bisitatu dute. XVI. mendean eraikitako burdinola hau ezagutzeak Bizkaiko historian burdinak izan duen garrantziaz jabetzeko balio izan die.

Horrez gain, errementariaren lana aurrez aurre ikusteko aukera izan dute eta eurek ere burdinaren lanketan parte hartu ahal izan dute. Honekin batera, ur-erroten funtzionamendua nolakoa den ere ikusteko aukera izan dute.

 

Ondoren, Sopuerta Abentura parkera joan eta han zuhaitz batetik bestera ibili dira soka, tirolina eta beste hainbat elementu desberdin erabiliz. Primeran pasatu dute.

 ARGAZKIAK




Albiste gehiago


Lagunari Bialdu  

Kontaktuan jarri:



BENTADES IKASTETXEA
 Bentades kalea 7, 48100 Mungia
 946 740 137
 bentades@bentadesikastetxea.com
500x500