EUSKARA / CASTELLANO

KONTAKTUA

Agenda 21

Eskolako Agenda

Eskolako Agenda 21, Ikastetxearen eta inguruaren jasangarritasunaren eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza-plan bat da. Eskolako Agenda 21ek ikasleei beren ingurumen hubilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbidetzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu.

Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:

  • Eskolaren ingurumena hobetzea.
  • Berrikuntza eta hezkuntza - kalitatea lortzea.
  • Tokiko komunitatean parte hartzea.
  • Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.
  • Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.
  • Udalerriko edo eskualdeko eskolen arteko laguntza bultzatu, baita erakunde eta eskolen artekoa ere.
  • Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.
  • Ikasleei gure elikaduraren ereduak dauzkan eraginak ezagutaraztea: pobrezia, kutsadura, gaixotasunak, lan baldintza txarrak, emakumeengan eragina, e.a.
  • Ondorio kaltegarri horiek murrizteko aukerak jakinaraztea.

Nobedadeak:

  • Maddi Proiektua: Herrien Bidezko Elikadura Elkartearen eskutik, Maddi proiektuan parte hartuko dugu urte osoan zehar, eta horretarako guraso, irakasle eta batez ere ikasleen inplikazioa beharrezkoa da.
  • Neguko ortua egingo dugu ikastetxean

Bisitatu gure bloga



Kontaktuan jarri:



BENTADES IKASTETXEA
 Bentades kalea 7, 48100 Mungia
 946 740 137
 bentades@bentadesikastetxea.com
500x500