EUSKARA / CASTELLANO

KONTAKTUA

Adimen anitzak

Inteligentzia Anitzen teoria

Howard Gardnerrek honela definitzen du adimena: kultura baterako edo batzuetarako baliagarri diren ekoizpenak sortzeko edo arazoak konpontzeko ahalmena da.

Orain dela gutxi arte adimenak zerbait innatoa eta aldaezina zirudien. Adimentsu  jaiotzen zinen ala ez, eta hezkuntzak ezin zuen egoera hau aldatu. Adimena gaitasun bat dela esatean, Gardnerrek garatu daitekeen ezaugarri bihurtzen du.

Gardnerren ustez denok jaio gara genetikak emandako eta baldintzatutako ahalmen batzuekin, baina ahalmen horiek modu batera edo bestera garatuko dira zenbait aldagairen arabera: ingurua, gure esperientziak, jasotako hezkuntza...

Howard Gardnerrek dio konpontzeko arazo mota asko dagoen bezala, adimen mota asko dagoela. Honela, Gardnerrek zortzi adimen mota bereiztu ditu.

 

Hizkuntza adimena

Hitzak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna da, bai ahoz zein idatziz. Adimen honen bidez, irakurketan, idazketan eta hitz egitean eta entzutean  hitzen ordena eta esanahia ulertzeko ahalmena lantzen da.

 

Adimen logiko-matematikoa

Zenbakiak modu eraginkorrean erabiltzeko eta pentsamendu logikoa erabiliz arrazonatzeko gaitasuna da. Adimen honen bidez, kalkuloak, formulak, hipotesiak formulatu eta egiaztatu eta arrazoiketak burutzeko ahalmena lantzen da.

 

Adimen musikala

Musika adierazpenak hautemateko, bereizteko, eraldatzeko eta adierazteko gaitasuna da. Adimen honen bidez, musika entzun, abestu eta instrumentu ezberdinak jotzen ahalmena lantzen da.

 

Gorputz adimena edo adimen zinetikoa

Ideiak eta sentimenduak adierazteko gorputz osoa erabiltzeko gaitasuna da. Ahalmen honen bidez, indarra, arintasuna, malgutasuna, koordinazioa, oreka baita gorputzaren mugimendu ahalmena eta neurri eta bolumenen pertzepzioa garatzeko ahalmena lantzen da.

 

Adimen espaziala

Espazioaren hiru dimentsiotan pentsatzeko eta hauen arteko harremanak ezberdintzeko gaitasuna da: kolorea, marra, forma, irudia, espazioa… Ahalmen honen bidez, kanpoko eta barneko imajinak hautemateko erraztasuna, hauek irudikatzeko, eraldatzeko, moldatzeko eta, bestetik, espazioa ibiltzeko edo objektuei ibilarazteko ahalmena lantzen da.

 

Adimen interpertsonala

Besteak ulertzeko eta hauekin erlazionatzeko gaitasuna da, lankidetzan aritzeko gaitasuna suposatzen du. Ahalmen honen bidez, besteen sentimenduak eta nortasuna onartzeko eta errespetatzeko ahalmena lantzen da.

 

Adimen intrapertsonala

Norberekiko emozioak, sentimenduak, barne gogoeta, pentsamenduak ezagutzea, ulertzea… suposatzen ditu, norberaren bizitza antolatzeko eta zuzentzeko. Ahalmen honen bidez, mugak planteatzeko, trebeziak eta eragozpen pertsonalak ebaluatu eta pentsamendu propioa eraikitzeko ahalmena lantzen da.

 

Adimen naturalista

Elementu, espezie edota pertsonen artean dauden harremanak hautemateko eta euren arteko berdintasun/ezberdintasunak ezagutzeko eta ezartzeko gaitasuna da. Adimen honen bidez, inguratzen gaituena behatzeko, esperimentatzeko, hausnartzeko eta berplanteatzeko trebeziak garatzeko ahalmena lantzen da..

 




Zer dira adimen-anitzak?


Adimen-anitzetatik heziketa pertsonalizatura

Kontaktuan jarri:



BENTADES IKASTETXEA
 Bentades kalea 7, 48100 Mungia
 946 740 137
 bentades@bentadesikastetxea.com
500x500